Abelardo Collazo Arauxo
(1946-1979)

Patxi Zenarro
Boltxe aldizkaritik hartuta

Abelardo 1946an Teisen jaio zen, Vigotik gertu dagoen herrixka batean. Hiru anaietatik zaharrena zen. Oso goiz ezagutu zituen ondare bakarra lan indarra dutenek dituzten bizi baldintza gogorrak; langileen aspirazio eta oinazeetan parte hartuz. Bere aitak Seidan egiten zuen lan, amak berriz etxeak garbitzen. Bere bizitzako lehen urteetan, bere familia abandonatutako labe batean bizi zen, eta bertan uholdeak izaten ziren euria egiten zuen bakoitzean. Geroago baldintza hobeak zituen etxe batera joango ziren.

Hamabi urte zituenean, ikasketak utzi zituen eraikuntzan lanean hasteko. Eraikuntzako ikasle bezala bi urte igaroko zituen bere aitak Seidan, bere enpresan, lana lortu zion arte. Bertan, kotxeen garbiketa eta konponketetan ihardungo zuen. Seidan, sei urte igaroko zituen bere aitaren ondoan. Oraindik 17 urte betegabeak zituenean, bere aita hil egin zen.

Frantziara emigratzeak mundu berri bat irekiko zion, Parisen Citroen multinazionalaren muntaia kate batean egingo zuen lan. Bertan, langile bulgariar eta errumaniarrekin hitz egiteko aukera izango zuen eta hauek beste mundu baten aurkikuntza suposatuko zuen; beraien jatorrizko herrian aldaketa erradikal bat eragiten ari zena: sozialismoa.

Militantzia gazte politikoa

Abelardo Galiziara itzuliko da eta Vigon igeltsero peoi bezala egingo du lan. Bere klaseen kontzientziazioak eta egonezin politikoek bera bezala pentsatzen dutenak bilatzea eragiten diote; esplotatzaileen kontra borrokatzen zuen erakunde bat eta horrela elkartzen da Juventudes Comunistas-rekin. Vigo inguruan Xuventudes Comunistas antolatzeaz arduratuko da. Auzoko lagunekin hasi zen, lanean geroago fabrika handi eta tailerretara zabalduz joateko. Garai honetan izango ditu lehenengo liskarrak carrilisten zuzendaritzarekin, borrokako modua dela eta. Ez dago ados erakundean antzematen den liberalismoarekin ezta laguntasunarekin ere, tabernako politikarekin alegia. Berarentzat, eta beste hainbat militanterentzat, erakunde batean konspirazioaren oinarrizko arauak errespetatuz disziplina mantendu behar zen, errepresio polizialari aurre egiteko. Zuzendaritza karrilistaren aurreko kritikak bat bestearen atzetik doaz inolako erantzunik lortu gabe.

Aurkakotasunak zorrozten doaz, bai xuventudetan baita alderdi karrillistan ere. Bilera liskartsu baten ondoren, ikusirik ezinezkoa zela langile politika bat egitea alderdi karrillistan, banantzea erabakitzen dute eta talde berri bat osatzea: Organización Obreira. Xuventudeetako gehiengoa eta alderdi karrillistaren zati garrantzitsu batek revisionistak abandonatzea erabakitzen du Abelardo Collazo eta Fernando Hierrori jarraitzeko.

Ferrol eta Vigo-ko borrokak

Oihartzun handia izan zuen Galizia osoan eta bereziki Vigon 1971n Ferrolen manifestazio batean eman zen bi langileren erahilketak. Berria jaso bezain laster, egun berean, fabrika handiak, Astilleros Barreras buru zutela, gelditu egin ziren, eta berehala greba orokortzen joan zen.

Greba Orokor lraultzaileak egin zuen ekarpen nagusia jendarteko borrokan kaleko gerrillaren erabilpena izan zen, Estatu espainiarrean lehen aldiz izan baitzen. Langileek taldetan antolatuta hiriko puntu ezberdinetan agertzen ziren polizia alde batera eta bestera zoratzen.

Organización Obreira izan zen Vigoko greba orokorraren buru, prentsak eta baita alderdi karrillistak onartu behar izango zuen bezala. Hau dela eta, errepresio gogor bat hasi zen bere aurka. Denbora gutxira, Organización Obreira oinarritzat hartuz Organización de MarxistasLeninistas de Galiza (OMLG) sortuko da OMLEren barruan. Abelardo izan zen elkarketa honen bultzatzaile nagusia, gogorren defendatu zuena. OMLEko Zuzendaritza Komiteko partaide izatera pasako zen, eta Madrilera joan zen bizitzera non klandestinitatean bizi behar izan zuen poliziaren akosoa ekiditzeko.

Suarismoaren azpian, PCE(r) izan zen gizarte borroka eta borroka politikoaren protagonistetako bat. Berari buruz. prentsa ofizialak difamazioak eta informazio eza bultzatu zuen. Kongresuan azaldu zen Alderdiaren bereraiketa urte askotako lan eta esfortsuaren erantzuna zela. Lehenengo pausua proletariatuaren eta herriaren antolakuntzan faxismoaren aurka eta sozialismoaren alde egitea da. Kongresuan, Abelardo alderdiko Komite Zentralaren partaide bezala aukeratuko dute delegatuek.

GRAPOren sorkundea

1975ko udaran zabaldutako olatu errepresiboak mugimendu antifaxista baten beharra baieztatzen zuen. Erakunde militar baten kreazioko planak guztiz helduta ez badaude ere, bapateko erantzuna beharrezkoa da. Urte honetan abuztuan, Abelardok beste gerrillero batzuekin guardia zibil bati justizia emango diote, beste bat larritasunez zaurituz eta armak berreskuratuz. Urriaren 1eko ekintzak, nondik GRAPO izena hartuko zuten, momentuko egoera politikoari erantzunari dagokio ez erakundeko etapa guztiak beteta zeudenari.

Paperaren operazioitik Kromoaren operazioira

1976ko azaroan, erresistentzia mugimenduan paper garrantzitsua izango duen bilera bat ospatuko da: PCE(r)-ren Komite Zentraleko Plenoa, zeinetan Abelardok parte hartu zuen. Bilera honetatik irten zen dokumentuak hainbat esparru hartzen zituen bere barruan: herrialde kapitalista aurreratuetako egoera, lurralde hauen faxistizazioa, honekin batera errepresioaren hazkuntza, estatu poliziala eta hauei aurre egiteko gerrillaren garrantzia. 1976ko abenduaren 11n, komando bateko zazpi kidek ekintza egingo dute. Inpaktua ikaragarria da. Hurrengo egunean, publikoki jakingo dira Oriolen askatzeko baldintzak: hainbat erakunde antifaxista eta patriotako 15 preso politikoren askatasuna.

Oriolen bahiketak mugimendua eragingo du borroka honetan. Beste bultzada bat emate arren, PCE(r), GRAPO eta beste erakunde popular batzuek, greba orokorra deituko dute 1977ko urtarrillaren 10ean preso politikoen askapenaren alde. Urtarrillaren 24ean Abelardo partaide duen komando batek Villaescusaren kotxea erasotuko dute. Gidaria eta generala gutxitu ondoren bahituta edukiko duten etxebizitzara eramango dute.

Monopolisten erreakzioa histerikoa da; herria beldurtu asmoz Atocha-ko hilketa antolatzen dute (5 abokatu laboralista erahilak izango dira.) Hala ere, autoak lortzeko GRAPOk erabilitako metodoa poliziak jakiteak, bahituak aurkitzea eta askatzea asko erraztuko zuen. Kotxearen bitartez komandoko kide bat atxilotuko dute. Bere kide atxilotuaren etxera doala, Abelardok ihes egingo du poliziaren tiroteo bortitz bat jasan ondoren. Segurtasun neurri bezala, bahituak pisuz aldatuko dituzte. Collazok Villaescusa zaintzera pasatzen da Alcorcon-ko pisu batean. Aurrekoa bezala, Cerdan Calixto, operazioaren arduraduna, atxilotua da eta honi pisuko giltzak kenduko dizkiote. Otsailaren 11ean kaleko arropekin jantzitako poliziek eraikuntza inguratuko dute. Metraileta bat ondoan duela, irekitzen ari dena bere laguna dela uste du Abelardok. Konturatzen denerako polizia talde handi batek inguraturik daukate, lurrera botako dute bere babes erreakzioa alferrikako bihurtuz.

Borrokak kartzelan dirau

Abelardok 23 egun, lau aste luze, igaroko ditu DGSren kalabozoetan tortura eta bejazio mota guztiak jasanez. Zorigaitzeko 23 egun hauek igaro ondoren Carabanchel-eko gartzelara eramango dute. Gartzela, pertsona ondoratu, behartu eta umiltzeko egina dago. Abelardok COPELeko zuzendari nagusiekin kontaktua izango du eta erlazio ona izango du mugimenduarekin konstienteenak diren presoekin, beren errespetua irabaziz.

Carabanchel-eko mutinaren ondoren, GRAPOko presoak eta COPELeko zuzendari nagusiak Cordobara eramango dituzte. Handik, GRAPOko presoak Soriako gartzelatara bidaliak izango dira.

1978ko urtarrilean, GRAPO eta PCE(r)-ko militante gehiago iritsiko dira Soriara, talde jendetsu batek Carlos Marx komuna izango dena osatuko dute. Komunaren barnean Eskola izango da, non, historia, literatura, marxismo-leninismo e.a. bezalako gaiak irakatsiko dituzte. Abelardok, gartzelan igaro zituen hiru urteetan 10 gose greba inguru egingo zituen, batzuk hilabete iraun zuten, presozainek zapaltzea ekiditzeko. Urte honetan bertan, otsailean, berriz ere Carabanchelera eramango dute epaiketa egitera. Bertan, kamaradek aurretik irekitako tunelean parte hartuko du.

Beste batzuekin barnean dela tunela aurkitua izango da, baina alde egitea lortuko dute iluntasuna erabiliz. Zuzendaritzak galdeketak hasiko ditu. Agustín Rueda Sierra preso anarkista, golpeka erahila izango da presozainen eskuetan eta Abelardo berehala Soriara eramango dute.

Urtearen amaieran, Zamorako presondegira eramango dituzte. Zeldek esku bete sakonerako ura dute, paretak hezetasunez gainezka eta gelako ornikuntza bakarra lastozko koltxoi bat daukate. Egoera honen protestan, 22 egun iraungo duen gose greba berri bat hasiko dute. Sorian bezala, Carlos Marxen komunan antolatuko dute bizitza.

Zamorako ihesa

1979ko abenduaren erdialderako tunela ia amaitatuta egongo da. Abenduaren 17-a izango da hautatutako eguna. Irtetzen lehena Abelardo izango da, honek, gartzelako hormaren ondoan dagoen mendira egingo du ihes. Brotons Beneyto, Cerdan Calixto, Hierro Chomón eta Martín Lunak jarraituko diote. Bostak bi taldetan banatuko dira. Collazo eta Brotons batera joango dira, 40 kilometro inguru egingo dituzte trenbidetik Pontevedrara bidean.

Behin Vigon, mendian aurkituko dute babesa. Aurrenengo hilabeteak izango dira gogorrenak. Isolatuta, ia diru eta arropa gabe, ondo elikatu gabe, beraien kabuz konpondu behar dituzte arazoak, pazientziarekin eta aurreratu gabe. Langile talde gazte batekin hartuko dute harremana eta hauekin komando bat osatu eta lanean hasiko dira. Geroago, Barcelonara joango dira, bertan ekintza batzuk gauzatuko dituzte. Maiatzaren amaieran, Madriden komando bat eratu eta hau hezitzea hartuko du bere gain. Uztailaren amaieran Criado generalaren, Ejerzituko Osasunaren subinspektorearen aurkako ekintza bat gauzatuko dute.

Herriko seme baten erahilketa eta lurperatzea

Abuztuan, Abelardo arduraduna zen komanduak hainbat ekintza txiki egin eta beste hainbat prestatuko ditu. Abuztuaren 29an, egunero bezala goiz irtengo da eta bazkaltzeko garaian bueltatuko da ohi den bezala. 5ak aldera berriz irtengo da Xose Lois Fernandez Gonzalez, El Che, komandoko kidearekin elkarrizketatzera. 830k aldera Bravo Murillo kaletik igoko dira eta Coruña kalean biratuko dira. Bitartean, poliziak enboskada prestatzen joan dira. Hainbat polizia, atzetik urbilduko zaizkie, eta hitzik esan gabe tirokatuko dituzte Abelardo eta El Che. Iada lurrean, Abelardo amorruz errematatuko dute. Sei balakada ditu bizkarrean. Horrela bakarrik hil zezaketen, koldarki, traizioz. Aurrez-aurre, bere hiltzaileek beldurra zioten. Xose Lois ere sakailakatu zuten. Bularraldean medula espinala zatituko dion tiro batek, paralitiko utziko du. Erahilketaren berria azkar zabaldu zen Vigon, bere jaioterrian. Hurrengo egunean, Vigoko horma guztiek oihukatuko dute herriko seme baten erahilketa.

Irailaren 1ean ospatuko da lur ematea Teiseko hilerrian. Madriletik ekarritako zerraldoak, 5.000 pertsona inguru edukiko ditu itxaroten. 300 autotik gora zeuden hilerriaren inguruan. Abelardoren gorpua iristean, hilkutxa Errepublika Popularraren eta Galiziako banderarekin estaliko zituzten. Erdian, bandera gorriaren erdian GRAPOren eskutua darama. Bertan, Vigoko fabrika guztietakoek lore koroiak utziko dituzte. Honen ondoren, 1.000 pertsonatik gorak hartuko dute parte manifestazio batean, poliziari harrizeta koktel molotov-z aurre eginez.

Abelardo, Alfonso kamarada bere lagunentzat. 8 urteko neskato baten aita zen. Borrokalari komunista bezala. Abelardok etsaiari aurre egin zion zegoen tokian: fabrikan, antolakuntzako lan gogorretan, kontziliatzaile rebisionistei maskara kentzen, gartzelan, gerrillan, eta berriz ere armak eskuetan zituela. Abelardo, bere bizitza iraultzaile guztian zehar nabarmendu zen zuen kuraia, entrega eta ideien argitasunagatik.