BOIKOT EGINKORRA HAUTESKUNDE FAXISTEI!!

Aurreko hauteskunde autonomikoetan botoa EH-rentzako eskatu bagenuen ere, gure herriko egoera politikoaren aldaketek, egin genuen deialdia birplanteatzera eraman gaituzte. Aldaketa hauetatik bi dira azpimarratzekoak: PP-ren politika terroristaren gogorketa alde batetik eta ETA-ren suetenaren amaiera bestetik. Lehengo hauteskundeetarako deialdia ETA-ren aldebakarreko suetenaren egoeran kokatu zen, eta honetan Euskal Herriko herritar mugimenduaren beste indar politiko, sozial, sindikal eta abarrekin batera berak egindako bake eskaintzaren aurrean Espainiako Estatuari bere jarrera argi ager zezan eskatu zioten.

Gobernu eta Estatuaren botereek emandako erantzuna ongi ezaguna dugu: egindako proposamenari boikot egiteaz gain uztail ospetsu eta beltz hartan hasiera eman zioten jarrera erabat terroristara jo zuten berriro ere. Aipatzekoa da bestalde, bertako burgesia abertzaleak hartutako jarrera, ez bait zion heldu nahi izan benetan, irekitako bake eta burujabetza prozesuari, aitzitik, usteltzen utzi eta are urrunago, ETAren aurka, bloke NAZIonalaren borrokarekin lehian ihardutera bezala heldu bait zen. Penagarria benetan non bukatu duen.

Orain, ostera deitzen digute botoa ematera. Kapital handiaren zerbitzariek berriro ere langileon botoak behar dituzte, PP-k, legebiltzarreko alderdi gehienen bermearekin, daraman errepresio eta herriaren aurkako politika horri legitimitatea eman diezaiogun.

Euskal Herrian etengabe bizi dugun salbuespen-egoera legebideztatu nahi dute, eta era berean monopolioen politika harraparia, lanpostu murrizketak, laneko behin-behinekotasuna eta soldata-izozketa. Bestalde, gure botoekin ideien kriminalizaketa legitimatu nahi dute, EH bezalako erakunde demokratikoei eta PCE(r) bezalako alderdi polikoei ETA zein GRAPOko beso armatuak direla leporatuz, berauen parte zuzena direla esaten ez dutenean. Gure botoak EKINekoa bezalako atxiloketa masiboen koartada bihurtu nahi dute, edota Josemi Zumalabe Fundaziokoena, Parisen preso hartutako PCE(r)-ko EB-ko zenbait partaide eta GRAPOko bi gerrillariena, edo kale borrokan ibilitako gazteena, edo Pepe Reirena…

Hauteskunde hauek herria eta iraultzaileen aurkako beste erasoa dira, helburutzat beren terrorea legeztatu eta erresistentzia antolaketa apurtzea dutelarik eta modu berean abangoardiako erakundeek sistemaren salaketan jarrai dezaten eragotzi eta masen sostengu eta atxikimendu gero eta zabalagoa lortzea galeraztea. Berearekin ateratzea oztopatu behar dugu nola edo hala: alegia, esku batean konstituzio faxista eta bestean pistola dutela, gu gobernatu ahal izatea.

Gobernua eta bere alderdiak isolatuak geratzea lortu behar dugu. Boikot eginkorra bultzatu behar da, errejimenaren propaganda eta mehatxu aparatua salatu eta indargabetuz. PPko faxistak geldiarazteko unea da. Baita herriak aukeratutako ordezkariak errespetatu eta bermatzen ez dituzten erakundeak boikoteatzekoa ere, eta are gehiago Fronte NAZIonaleko indarrek egurtuak direla ikusita. Erakundeen bidez, klase eta herriaren askapen sozial eta nazionala bidera lezaketen indar pilaketa lor daitekeelako ameskeria bertan behera uzteko garaia ere heldu da. Boikot eraginkorra egitera, antolatzera eta erresistentziara deitzeko unea da.

TERRORE FAXISTA GELDIARAZI EGIN BEHAR DA!!
AUTODETERMINAZIO ESKUBIDE ETA SOZIALISMOAREN ALDE!!
BOTOA EMATEA ZAPALKETA LEGITIMATZEA DA!!
BOIKOT EGINKORRA HAUTESKUNDEEI!!

Euskal Herriko Erakundea