Faxismoaren aurka: antolaketa eta erresistentzia

PCE(r)ko Euskal Herriko Erakundea
2007ko Urriak 5

Benetako salbuespen-egoeran bizi gara. Euskal Herria indar errepretzaileen menpe dago. Metroa, trenak, autobusak, herriak... dena dago polizien kontrolpean. Gogoratu Rajoy eta ZPek esandakoa: zuen bila goaz.

Hainbat eta hainbat herrtar atxilotzen dituzte egunero, SEGI, ASKATASUNA, BATASUNA, PCE(r)... eta antzeko erakunde demokratiko eta herritarrak legez kanpo uzten dituzte. Orain ANVren txanda da, bihar... ikastolak itxiko ote dituzte terrorista gaiak prestatzen dituztelako aitzakiaz?

Orain ez zaie nahikoa iraultzaile eta abertzaleen atxiloketekin, tortura eta erailketekin edota espetxeratuak sakabanatuta edukitzearekin. Orain azken muturreraino doaz, helburua herritarrak izutzea da, langileen eta ikasleen borroken kontrako errepresio bortitza, beren plan inperialisten kontrako edozein erresistentzia eta disidentzia ahalegin zapaltzeko, Girona eta errepublikanoekin gertatu zen besala.

PP eta PSOEk bultzatutako izu-kanpaina hau bere buruei demokratiko izena ematen dieten herrialdeen faxismotzearen nazioarteko testuinguruan sartzen da. Ekonomia eta politika krisiaren gogortzeak eta sistema kapitalistari atxikitako kontraesanek 3.mundu gerra baterantz garamatzate eta horretarako prestaketetan ari dira denak. Borrokak eta azpi-labankadak daude potentzia handien artean, rnerkatu, herrialde, eta azken finean rnunduaren banaketan jarrerak hartzen ari direnen artean. Halere, euren plan eta harrapakari helburuak inolako zigorrik jasa gabe burutzeko, lehenengo eta behin, euren herrialdeetako erresistentzia antolatua ezbatu behar dute. Hauxe da une honetan eurek duten gerra frontea eta denak ados jartzen diren puntu bakarra: terrorismoaren kontrako borroka. Hortik Estatu eta Gobernu kapitalista guztiek lege eta neurri errepretzaileen atzetik ibiltzea, euren artean mundu mailan dagoen mugimendu iraultzaileen aurkako neurriak adostuz. Horren lagin bat Frantzia eta Españak duten lankidetza da euskal independentziazaleen etengabeko atziloketa eta estradizioekin, errefuxiatu turkoen jazarpenarekiin... edota PCE(r)ko Idazkaria Nagusiaren eta Batzorde Nagusiko zenbait partaideren atxiloketa eta espetxeratzearekin.

Bien bitartean, jasaten ari garen tamaina honetako eraso faxistaren aurrean, euskal burgesiaren partiduek, langile-saltzaileak diren alderdiek eta inoiz Euskal Herriaren askatasunen alde ezer egin ez duten txistu eta panderodun iraultzaile koadrila guztiak, egoera hau salatu beharrean, ETA kritikatzeari ekiten diote, berau balitz bezala jasaten ari garen errepresioaren errudun, benetako egoera beste bat denean, borroka armatua gure herria jasaten ari den abusu eta gehiegikerietatik defendatzeko tresna denean. Eta hemendik gutxira, PP eta PSOEko faxistek bezala, ANVren edota borroka armatuaren aurka ez dagoen edonoren kontra joan behar dela esango digute.

Egoera honen aurrean, gaur inoiz baino tinkoago, antolaketa eta erresistentzia beharrezkoak gertatzen dira, Estatuko langileria elkartu egin behar da etsai amankomunari aurre egiteko, Españako Estatu faxistari kontra egiteko. Laburbilduz, faxismoaren aurkako Erresistentziaren aldeko Mugimendu Politikoa antolatu behar da, gure nazio eskubideak onartuak izan daitezen, Sozialismoaren aldeko borrokan baztertu ezin den autodeterminazio eskubidearen alde jokatu behar dugu.

Horregatik gure Alderditik jaukitzera deitzen dugu eta egoera honi aurre egitera era kontsekuente batez eta Ezker Abertzalearen alde jokatzera eta guzti honekin herri eta herrialde zapaldu guztien oinarrizko eskubidea den euren askatasunaren alde borrokatzera.

Geldiarazi dezagun faxisten izua!
Atxilotuak askatu!
Batasunarekiko elkartasuna!

Partido Comunista de España (reconstituido)