ERANDIOKO LANGILE BATEN OMENEZ
NOR IZAN ZEN FRANCISCO JAVIER MARTIN EIZAGIRRE

Eizagirre Erandioko langileen familia batean jaio zen. Gazte-gaztetatik hasi zen militatzen, hasiera batean PCEn , nahiz eta gero, Frantzian zegoelarik berarekiko harremanan apurtu zituen beraren politika traidore eta errebisionistagatik. (Frantziara 50eko hamarkadan joan zen Francoren errepresioari ihes egiteko).

Erakunde gebarista batean militatuz eta erbesteko beste erakunde batzuekin batera, 1968an OMLE (Organización de Marsistas Leninistas Españoles) sortu zuen. Handik aurrera bere helburu nagusia Partidoaren berreraikitzea izan zen, jakin bazekielako Partidoa ezinbestekoa zela langileen esplotazioarekin eta herriak jasaten zuen zapalkuntzarekin bukatzeko. 1975ko ekainaren 8an Kongreso Rekonstitutiboko buru izan zen eta ildo politikoa, programa zein Espainako Alderdi Komunistaren (berreraikia) Estatutuen gauzatzean hartu zuen parte.

1977an PCE(r)ko Komite Nagusia atxilotu zuen poliziak. Komisaldegian toturatua eta kartzelan hilabete batzuk igarotakoan behin- behineko askatasuna eman zioten. Berehala joan zen Parisa, Partidoaren berrantolaketa lanetan parte hartzekotan. Baina erregimen fazistak ezin zuen onartu lan garrantzitsu hau. Jantoki batean bazkaltzen zuen bitartean, Batallón Vasco Español-ek erail zuen Fernandez Carioekin batera. Sigla hauek (BVE) garai hartako Estatuaren terrorismoa ordezkatzen zuten.

Ekainaren 28 honetan, 31. urtemuga betetzen da eta, beraz, fazismoaren kontra borrokatu eta bere klasearen alde bizitza eman zuen komunista hau omendu nahi dugu.

Erandioko herria gonbidatu nahi dugu duela gutxi kartzelatik atera diren PCE(r)-ren partaideek batzuek emango duten hiltzaldira, non militante langile- komunista hau gogoratuko dugun. Hitzaldi hau azteazkenean, hilaren 28an, arratsaldeko 7etan emango da. Correos-eko bulego zaharrean Santiago Brouard plazan.