Estatutuak

1) Programa Orokorra
2) Alderdiaren antolakuntza eta funtzionamendu printzipioa
3) Alderdikideak
4) Oinarri erakundeak
5) Erdi mailako erakundeak
6) Organo zentralak

1) Programa orokorra

PCE(r), Espainiako Alderdi Komunista berreraikia, alderdi politiko proletario bat da, langile klasearen abangoardia eta nukleo gidaria. Gure erakundeak Jose Diaz buru zen PCE, Espainiako Alderdi Komunistaren lan iraultzailearen oinordekotzat eta jarraitzailetzat hartzen du bere burua, gaur egun errebisionismoaren erruz zapalkuntza eta esplotazio kapitalistaren tresna bihurtua da PCE.

PCE(r) mugimendu komunista internazionalan parte hartzen du, marxismo-leninismoaren printzipioetan oinarritzen da bere ildo politikoa eta lan iraultzailea aurrera eramateko orduan.

PCE(r)ren helburua komunismoa lortzea da, hau da, jabego pribatu kapitalista eta klaseen desagerpena, honekin estatuaren desagerpenerako baldintzak emango dira. Helburu hori lortzeko kapitalismoaren aurkako borrokan alderdiak langileria antolatu eta gidatu behar du, kapitalismoaren aparatu burokratiko militarra apurtu eta burgesiarengan proletarioaren diktadura eraiki. Gaur egun Alderdiaren esfortzu nagusiak langile klasearen hezkuntzan eta antolakuntza politikoan oinarritzen dira. Beste langile eta herri erakundeekin ekintza batasuna bultzatzen du faxismo eta inperialismoaren aurkako erresistentzia borrokan, borroka hau indar iraultzaileak biltzera eta beste kondizio guztiak sortzera bideratua dago Herri Gerra Luzearen garapena bultzatzeko eta altxamendu armatu orokorraren garaipena lortzeko. Alderdiak planteatzen eta defenditzen ditu langileriaren berehalako eskubide politiko ekonomiko eta sozialak eta aplikatzen du masa ildo bat haiekin lotura izateko eta euren borroka esperientziak batzeko eta sintetizatzeko.

Langile klasearen nagusi politikoa denez alderdia ez doa berezko mugimenduaren atzetik. Ahalegintzen da langileak euren benetazko klase interesak uler dezaten. Helburuak markatzen dizkie eta borrokan gidatzen ditu.

Partiduak alderdi gabeko langile masei diziplina konzientearen beharra buruan sartu behar die, borroka modu iraultzaileak, klase elkartasuna, antolakuntza espiritua eta borroka sendotasuna hedatu behar ditu langileen artean. Honetarako Alderdia izan behar da diziplina, antolakuntza eta abnegazio iraultzailearen pertsonifikazioa.

2) Alderdiaren antolakuntza eta funtzionamendu printzipioa

a) Masen artean lan iraultzailea segurtasunez eta eraginkortasunez aurrera eramateko eta bere jarraipena ziurtatzeko Alderdiak bere aparatu politikoa klandestinitatean mantendu behar du. Lanaren banaketa eta espezializazioa beharrezkoak dira zentralismoa eta demokrazia beharrezkoak diren bezala.

Zentralismo eta demokraziaren batasuna gehi diziplina eta askatasunarena praktikan osatzen dute zentralismo demokratikoa. Partiduaren baitan egon behar da zentralismoa dagoen bezala eta diziplina askatasuna dagoen moduan. Zentralismo eta demokraziaren arteko konbinaketak bermatzen du kritika eta eztabaida askatasuna eta posible egiten du akzio batasuna.

b) Gaur egun lan politikoa egin ahal izateko bizi dugun klandestinitate egoera ikusita aukerakortasuna derrigorrez mugatua izan behar da Alderdiaren baitan. Mugaketa honek ez du baldintzatu behar eztabaida eta kritika askatasuna ezta ere militanteen beste eskubideak. Bere helburua ekintza polizialak saihestea eta erakundearen barne diziplina sendotzea da.

c) Alderdiaren diziplina onartu ondoren bakarra eta berdina da kide guztiontzako. Militanteek alderdiarekiko menpekotasuna daukate, gutxiengoak gehiengoari, behe erakundeak goikoei, Partidu guztiak Komite Zentralari eta honek Alderdiaren Kongresuari.

d) Gutxiengoaren menpekotasuna gehiengoari inplikatzen du gutxiengoaren iritzia ez bada onartu gutxiengo honek gehiengoaren erabakia onartu eta defendatu behar duela. Gutxiengoa Alderdiaren barnean bere iritziak defendatzeko eskubidea izan behar du eta gainera berriz planteatu ahal izango du hurrengo bileretan eta egokia ikusten duenean baina ezin da inolaz ere abstenitu gehiengoak adostutako erabakiak aplikatzeko orduan eta hala eta gutxiago erabakien aurka jo.

e) Eztabaida askatasuna, kritika eta autokritika Alderdiaren oinarrizko lan metodoak dira eta barne kontraesanak konpontzea lortzen dutenak. Inork, ez militante, ez erakunde ezta Komite Zentrala ere dago inmunizaturik akatsak egiteko arriskuaren aurrean. Horregatik beti erne egon behar dira kritika eta aholku guztiei.

3) Alderdikideak

a) Programa, ildo politikoa eta estatutuak onartu behar ditu, Alderdiaren erakunderen bati gehitu bertan lan egin, Komite Zentralaren oharrak aplikatu eta kuota ordaindu behar du alderdikidea izan nahi duen edozein langile iraultzailek.

b) Alderdian sartu baino lehen kandidatuak proba epe bat pasatu behar du. Epe honetan zehar bere jarduerak eta masen artean duen erreputazioa aztertu behar izango dira eta bi alderdikiderengatik proposatua izan behar du. Bere onarpena baieztatua izan behar da, zelularen bilera plenarioengatik eta honen goiko erakundeak baieztatu behar du.

c) Alderdiaren edozein militantek eskubidea dauka parte hartzeko eta ekarpenak egiteko programaren elaborazioan ildo politikoan eta Estatutuetan, hautatzeko eta hautatua izateko edozein kargu edo errespontsabilitaterako, zelulatik Komite Zentraleraino; iritziak eta kritikak azaltzeko eta beharrezkoa ikusten badu Zuzendaritzarengana helduarazteko ere eskubidea dauka.

d) Militantearen beharra da Alderdiaren programa eta ildo politikoa ikastea eta askatasunez eta iniziatibaz aplikatzen saiatzea. Bere ezagupenak gehitzen saiatu behar da batez ere marxismo-leninismoa. Ausardiaz erabili beharko ditu kritika eta autokritika.

e) Militanteak Alderdiaren sekretuak ondo gorde behar ditu, kalumnien aurrean bere buruzagiak defendatu eta etsaien aurrean atxiloketa ematen bada jarrera tinkoa mantendu behar du eta ez die inolaz ere Alderdia konprometitu ahal duten daturik emango.

f) Alderdiaren militanteak bizimodu xumea eraman behar du eta masekin erlazionatu eta lan egin. Euren arazoetaz arduratu eta bihotzez zerbitzatu gainera haien artean ikasle jarrera hartu behar du irakaslearena baino gehiago eta langile klasearen interesak eta herriarenak bere interes pertsonal edo talde interesen gainetik jarri behar ditu.

g) Alderdiaren diziplina betetzen ez duenari kasuaren arabera zigor bata jarriko zaio: abertimendua, kargutik kentzea (azterketa epe batekin), edo kanporaketa alderditik. Kanporaketa goiko erakundeak baieztatu behar du.

h) Alderdiko kide batek bere zereginak betetzen ez baditu, progresatzen ez badu edo erretiratzea eskatzen badu, erakundetik banatu behar zaio, arazoa zelulan eztabaidatu behar da edo dagoen erakundean berarekin eraman behar den tratamendu egokiena zein den erabakitzeko. Askotan banaketa eta kanporaketen zergatia masei azaldu behar zaie.

i) Traizio gaztigatua izango da.

4) Oinarri erakundeak

Zelula eta fabrika, auzo, mehatz, herrialde, ikasketa zentru etabarreko komiteak alderdiaren oinarri erakundeak dira.

a) Hiru militante edo gehiago dauden lekuetan zelula bata osatuko da, komiteak berriz osatuko dira zelula batzuk existitzen diren lekuetan edo lan baldintzak aholkatzen duten tokietan.

b) Komite eta zelulen funtzionamendua hauen bilera periodikoetan oinarritua dago. Zelula edo komitearen bilera gaitasuna dauka bere arduraduna aukeratzeko, lan plan konkretuak egiteko eta bere barnean ardurak banatzeko akordioak eta erabakiak guztioi behartzeko eta aurrera eramaten direla ziurtatzeko.

c) Zelula eta oinarri komiteen oinarrizko lana bere kideen formazio politiko eta ideologikoa hobetzean, langileen egoera ikastean, euren borrokak antolatu eta gidatzean, Alderdiaren propaganda banatzean, agitazioa egitean, zirkuluak antolatzean, kolektak egitean, militante berriak erakartzean eta orokorrean Komite Zentralaren kontsigna eta gidalerroak aplikatzean datza.

Bere lan politikoa egiteko masengana joaterakoan oinarri militanteek, beste alderdikide guztiak bezalaxe, ez dute ahaztu behar komunistak hazia bezala garela eta herriak lurra bezala, joaten garen edonora, herrira lotu behar gara eta bertan sustraiak bota eta loretu (1).

5) Erdiko erakundeak

Komite nazionalak, herrialde komiteak eta komite lokalak Alderdiaren erdiko erakundeak dira.

a) Erdiko erakundeak lurralde irizpide bata jarraituz osatzen dira, ez gremio edo sektorial irizpideak jarraituz bere barnean militante aktiboenak hobeto prestatuak eta masekin lotura gehien dutenak barneratuz. Ezaugarri honek ahalbidetzen die posizio politiko sendo batetik eta ikuspuntu orokor batetik planak egitea eta erakundeak zuzentzea.

b) Erdiko erakundeak oinarri erakundeen iniziatibaz eta Komite Zentralaren aholkuak jasota eraikitzen dira. Erakunde hauen barnean arduradun politiko bat aukeratzen da eta lanaren zatiketa egiten da jarduera guztiak aurrera eramateko moduan egonda eta lanak eta ardurak ondo banatuak izanda kideen artean.

c) Erakunde hauek nazio, herrialde eta herri bakoitzean Alderdiaren benetako ordezkari bakarrak izanda bere esku daukate euren lurraldean dagoen egoeraren analisia egitea eta bertan alderdiaren ildo politiko orokorra aplikatzea, baita ere Komite Zentraletik emandako gidalerroak eta ebazpenak aplikatzea.

Honetarako lan handia egin behar dute haien ardura dauden erakunde eta militanteekin eta masekin haien esku dauden tresna guztiak erabiliz.

d) Erdiko erakundeak Komite Zentrala indartzen lagundu behar dute eta bere lana errazten dirua biltzen, informeak bidaliz eta militanteak haien eskueran jarriz, etb.

e) Nazioetako erakundeak Komite Zentralean zuzenean ordezkaturik daude haiek aukeratutako militanteengatik. Zuzendaritzarekin adostuta autonomia handia daukate Alderdiaren Kongresuen aurretik konferentzia nazionalak egiteko baita ere Alderdiaren programa, ildo politikoa eta Komite Zentralaren gidalerroak aplikatzeko euren nazioen baldintzen arabera.

Kongresuan aukeratutako militanteak bezala erakunde nazionalek Komite Zentralerako aukeratutako militanteek Alderdiaren zereginetan eta zuzendaritzan parte hartzen dute Komite Zentraleko beste kide guztien eskubide eta betebehar berdinekin, lana bere nazioari mugatu gabe.

6) Erakunde zentralak

Alderdiaren erakunde zentralak Kongresua eta Komite Zentrala dira.

a) Alderdiaren instantzia gorena Kongresua da. Bertan programa eta estatutuak onartzen dira eta aurrera eramango den ildo politikoa erabakitzen da, bozka sekretu eta zuzenaren bidez Idazkari Nagusia eta Komite Zentralaren atal bat aukeratzen dira.

b) Kongresuan hartutako erabakiak eta akordioak militante guztiek bete behar dituzte eta bakarrik beste kongresu batek dauka hauek aldatzeko gaitasuna.

c) Lau urtean behin ospatuko da Kongresua, bere deialdia aurreratu edo luzatu daiteke zuzendaritzak edo alderdiaren gehiengoak hala pentsatzen badute. Kongresuen artean Alderdiaren Zuzendaritza Komite Zentralari dagokio.

d) Komite Zentrala zuzendaritza kolektiboko organo bata da. Kongresuan aukeratutako militanteek Komite Zentrala handitu dezakete kooptazioaren bidez. Komite Zentralaren plenoa zuzendaritzan banatzen den komisioen osaketa determinatzen du, komisio bakoitza espezializaturik egongo da aktibitate espezifiko batean.

e) Komisio bakoitzaren arduraduna izango den idazkari bat egongo da. Komisio ezberdinetako idazkarien bilera Komite Zentralaren komisio politikoa osatzen dute, idazkari nagusiak komisio politikoaren buru izango da.

f) Idazkaritza nagusia beharrezkoa da Komite Zentrala osatzen duten komisio ezberdinak koordinatu ahal izateko. Baita ere premiatasunezko erabakiak hartzeko, bakarrik Kongresu berri batek kendu dezake Idazkari Nagusia.

g) Komite Zentralak kongresuan hartutako erabakiak gauzatzearen erantzukizuna dauka, baita ere Alderdiari sortzen zaizkion arazo guztiei aurre egin behar die. Gainera prentsa organo zentralaren erredakzioa aukeratu behar du.

Komite Zentralak informeak ikasten ditu, bitarteko ekonomikoak ditu eta dauden indarrak banatzen ditu, koadroen formazioaz arduratzen da. Komite Zentralak osoko bilkura bildu behar du eta egindako lanari buruz informazioa eta informeak eman behar ditu modu periodiko batean.

h) Komite Zentralak erdiko erakundeen osaketan parte hartzen du eta hauen lana gainbegiratzen du. Komite Zentralaren kideak delegatu iraunkorrak izan daitezke erakunde lokaletan, herrialdetakoetan eta nazionaletan eta aukera daukate haien deliberamenduekin parte hartzeko gaben eskubidearekin.

i) Zuzendaritzaren partaideak, Alderdiaren beste militante guztiak bezala bere lana egiteko eta arazo guztiak konpontzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko ardura daukate. Bere lanari buruz informatzeko beharra daukate eta zuzendaritzako kideei bere ideiak adierazteko beharra ere informe, gutun etabarren bitartez. Ezin da ahaztu iniziatibak hartu ahal izatea eta nukleo iaioak esparru guztietan osatzeko gaitasuna alderdian dagoen barne demokraziaren araberakoa dela.

j) Alderdiaren Kongresuaren deialdia egitea eta antolatzea Komite Zentralaren ardura da. Kongresua ospatu aurretik zuzendaritzak eztabaidarako informeak egiten ditu. Ponentziak antolatzen ditu eta bilkuraren ordena egiten du. Komite Zentralaren informeak irakurri eta gero eta Kongresuaren mahaia eraikita dagoenean, zuzendaritzaren kideak dimititzeko beharra daukate eta euren funtzioak uzteko beharra.

Notak:

(1) Mao Zedong: Cungching.