FAXISMOAREN KONTRA:
ANTOLAKUNTZA ETA ERRESISTENTZIA

PP-ko gobernu faxistak salbuespen estatua ezarriz errepresio bidea abian jarri du, Francoaren garaian bezala. Monopolioen erregimena bere jatorrira itzuli da; gobernua jasaten ari den krisi politico eta sozialak herria "pozik" eduki eta iruzur egiten jarraitzeko aukerarik gabe utzi du. Pentsamendu bakarra imposatzen da disidentzi politikoaren jazarpena eginez. Orokorragoa den errepresioa erakunde nazionalista, iraultzaile eta demokratikoen kontra eramaten ari den gerra zikinarekin bat dator. Horretarako eman diete gehiengo absolutua Parlarnentuan.

Ezker Abertzaleko EKIN koelktiboko 20 kideen gartzelatzerearekin hasi da azken neurri errepresiboen bolada hau. Honi gehitu bear zaio beste atxiloketa eta gartzelaratze batzuk: Parisen 7 militante komunisten atxiloketa (pasa den azaroak 8-an) PCE(r)-ko idazkari orokorra, Manuel Pérez Martínez beraien artean zegoelarik, komite zentraleko zenbait kide, GRAPO-ko bi gerrillero, Kale borroka leporatzen dieten gasteak, AEK-ko kideak, Pepe Rei Ardi Beltzako zuzendaria, eta abar.

Herriaren eta iraultzaren aurka doan ofentsiba honek daukan lehenengo helburua antolotuta dagoen erresistentziarekin bukatzea da: zenbait erakundeek aurrera daramaten salaketa eragoztea eta herriak erakunde horiei ematen dien laguntza murriztea alegia. Politika hau "demokrazia monarkikoaren" Gobernuek beti ezarri duten politikaren jarraipena besterik ez da, beraien neurri errepresibo guztiak beraien legediaren barruan sartzearen salbuespenarekin; hau guztia; parlamentuan dauden partidu polikoen onarpean eta atxekimenduarekin.

Erregimen faxista eta errepresibo honen indarkeriaren aurrean ezinbestekoa da erakunde antifaxista eta iraultzaile guztien batasuna eta antolokuntza. Gure indarrak batu behar ditugu sistema honi aurre egiteko eta estatu terrorista eta esplotatzaile honel aurka borrokatzeko. Langile eta gazte iraultzaile guztiok, gure atxekimendua eta laguntza partiduari eta borroka armatuan dabiltzan erakunde iraultzaleei eman behar diegu.

AMNISTIA ETA ASKATASUNA PRESO POLITIKO GUZTIARENTZAT !!

Euskal Herriko erakundea