Frantzian kartzelaratutako komunistekin solidaritatea

Hemendik zenbait hilabetetara PCE(r)ko bost militante epaituko dituzte, hauen artean Idazkari Nagusia eta GRAPOko bi militante daudelarik.

Herrialde kapitalista guztietan mugimendu iraultzailearen kontra errepresiorik basatiena piztu den une hauetan, geratzen zaizkigun libertate bakanak ezabatzen dituzten lege berriak egunero onartzen direnean, eta gerra zikina eta "dena aske"a legalizatu denean haien parlamentu demokratikoetan, Frantzian kartzelaratutako komunisteikiko solidaritateak, beti ere aipatutako libertateen defentsa, esplotazioaren eta errepresioaren kontrako borroka ezaugarri izan dituenak ezaugarritzat, iraultzaile guztien helburu izan behar du.

Egindako delitu bakarrak estatu espainolaren faxismoaren kontra mantendutako bizitza osoko borroka kontsekuentea eta sozialismoren aldeko borroka dira. Denak atxilotuak eta torturatuak izan dira behin baino gehiagotan jazarriak eta kartzeleratuak izan dira PCE(r)ko militante gisa eginiko ekintza politikoengatik.

Urte eta erdian zehar, epaile frantsesek, Bruguière vichyzalea buru delarik, ez dute PCE(r) eta GRAPOen arteko harremana egiaztatzen duen froga bakar bat lortu, ez azkeneko erakunde armatu honen ekintzetan parte hartu izana egiaztatzen duenik. Ez dituzte aurkitu eta ezin izango dituzte aurkitu ez daudelako. PCE(r)a alderdi politiko bat da, komunista, beti egin duen jarduera politika da, kontzientziazio politikoan, propaganda eta asalduran oinarritua, bere helburua sistema kapitalista suntsitzeko langile klasea antolatzea delarik. Gobernu frantsesak epaile espainolek sekula egiaztatzea eta frogatzea ezin izan duten harreman bat egiaztatu nahi du. Izan ere, batek ere ez du kausa judizialik epaitzeke. Estatu espainiar faxistak ezin izan du beraien estradizioa eskatu. Helburua zera da: epaile frantsesak izan daitezela epai fartsa hau antzezten dutenak eta PCE(r)ren jarduera, eta bide batez edozein jarduera politiko, kriminalizatzen dituztenak. Ekintza hau piztutako jazarpenaren adierazpen berri bat da eta oraindik kapitulu berri asko ikusiko ditugu.

Hauek dira beraien asmoak eta bestelakoak komunista eta iraultzaileenak. PCE(r)ko militanteek epaiketa hau faxista espainol eta frantsesen aurkako salaketa tribuna bihurtuko dute, gerra zikina, tortura,

errepresioa eta herrialde monopolista eta inperialistetan ematen den faxismo irekia salatzen dituena.

Pariseko 7en askatasunaren aldeko Komitetik, dei egiten dizuegu errepresio eta faxismoaren kontrako organizazio, talde eta erakundeoi, epaiketa fartsa hau salatu dezazuen eta mobilizatu eta babesa eman diezaiezuen atxilotuei eta, azkenik, Parisen izango den epaiketara joan zaitezten. Horrela bakarrik eragotziko dugu kondenatuak izan daitezen. Aldi berean, ez ditugu haiek defendatzen bakarrik, edozein komunistak eta antifaxistak erresistentziarako eta sistema kapitalista suntsitzeko antolatzeko duen eskubidea ere defendatzen dugu.

PCE(r)REN AURKAKO PROZESU FARTSARI EZ!
FRANTZIAN ATXILOTUTAKO KOMUNISTA ESPAINOLAK ASKATU!
KOLABORAZIO FRANKO-ESPAINOL ZAPALTZAILEARI EZ!

Pariseko 7en Askatasunaren aldeko Komitea

libertad7paris@hotmail.com