PCE(r) eta SRI-ren aurkako epaia eta ohar bat

Nazioarteko Laguntza Gorriaren izenean

Pasa den ekainaren 3an ezagutu genuen Nazioarteko Laguntza Gorriko (SRI) lau militanteren, PCEren sei kideren eta GRAPOko beste biren aurkako epaia. TOP frankistaren ondorengoa den Auzitegi Nazionalak ondorengo zigorrak ezarri dizkie: 14 urteko espetxe zigorra Jesus Merino del Viejo GRAPOko militanteari; 11 urteko zigorra Aurora Cayetano Navarro eta Yolanda Fernandez Caparros PCE(r)-ko militanteei; 10 urte eta 9 hilabeteko zigorra Carmen Muñoz PCE(r)-ko militanteari eta Leoncio Calcerrada Fornieles SRIko militanteari; 8 urte eta 9 hilabeteko zigorra Carmen Lopez Anguita PCE(r)-ko militanteari; 7 urte eta 10 hilabeteko zigorra Israel Monleon GRAPOko kide ohiari eta 6 urteko espetxe zigorra Francisco Javier Garcia Victoria eta Juan Carlos Matas Arroyo PCE(r)-ko militanteei. 86 urteko espetxe zigorra ezarri zaie errepresioaren kontra jardun duten militante komunista eta antifaxista horiei. Talde armatuko kide izatea, dokumentu ofizialak faltsutzea eta armak izatea leporatzen zaie, eta hori guztiz faltsua da. Izan ere, 2002an atxilotutako GRAPOko militanteak baino ez zeramatzan armak gainean eta talde armatuko kidea da, eta soilik hiruk (Merinok eta PCE(r)-ko kide klandestinoak diren Cayetanok eta Fernandezek) dokumentu faltsuak zituzten. Gainera, PCE(r)-ren disoluzioa agintzen da, fusila gidatzeagatik.

Argumentu horien faltsukeria oinarri hartuta, epaiaren egile Fernando Garcia Nicolasek frogatutzat jo du PCE(r)- GRAPO erakunde integrala dela eta IDEIEN kriminalizazio ideologikoa eginez, muturreko marxismo-leninismoa burutzea eta bere ideien zabalkundea egiteko eta kide berriak lortzeko propaganda aktiboa egitea egozten dio. Halaber, absolbitu egiten ditu Pepa Alarcon Lapuente, Victor Calcerrada Fornieles eta Anibal Saugar SRIko militanteak, nahiz eta hirurek zenbait urte eman zituzten badaezpadazko espetxealdian (4 urte Peparen kasuan). Ideiak kriminalizatzen dira Epai horrek argi eta garbi kriminalizatzen ditu ideiak eta komunismoaren zein antolatutako elkartasunaren garapen politikoa. Hartara, antolaketa, adierazpen eta zabalpen askatasunaren aurkako gerra zikina da, eta hain justu ere, PCE(r)k 1975az geroztik egindako lanaren aurka doa. Espainiako komunismoaren aurkako operazio polizial eta juridikoari forma emateko AFAPP, SRI, PCE(r) eta GRAPOko hogeitahamar bat kideren atxiloketa une berean izatea lortu zuten. Frogak faltsifikatu eta manipulatu zituzten, deklarazio judizialean lotsagarri geratu zen infiltratutako polizia bat erabili zuten, informazioa kontrolatzen duten hedabideentzako gidoiak asmatu zituzten,...

Hori guztia euren etsai politiko estrategikoa den eta PCE(r)-k ordezkatzen duen komunismo antolatuari errepresioarekin eta manipulazioarekin aurre egiteko asmoz egin dute. GRAPOk borroka armatu antifaxista garatzen eta praktikatzen du. Hala deklaratu dute, harro, epaiketan; Estatuaren terrore faxistari armekin aurre egiteagatik harro agertu dira epaiketan, Merino del Viejok adierazi zuen moduan. Baina, PCE(r)k ez du sekula borroka armatua praktikatu eta inoiz ezin izan da frogekin erakutsi (ez manipulazioekin) bere militanteek borroka armaturik praktikatzen dutenik; ez baitute praktikatzen. Manipulazioaren bidez baino ezin izan da erakutsi hori, eta soilik Auzitegi Nazionalak eta oligarkiak kontrolatutako prentsak sinestu du. Lantokietan, ikastetxeetan, asanbladetan... langileek, emakumeek, gazteek eta borrokatzaileek ongi asko dakite duela 31 urtetik hona PCE(r) alderdi politiko komunista, langilea eta iraultzailea dela. Inolako ebazpenik ez du hori ukatuko, taldea desegitea agindu bada ere. Espainiako Estatuari (eta Frantziakoari, haren laguna baita) gogorazi behar al zaio PCE(r)k ez duela sekula onartuko Franco kriminalaren eta haren jeneralen batzordeen zuzeneko oinordekoa den erregimen baten ustezko legezkotasuna, epaiketan zigortutako kideek esan zuten moduan? Zaila da sekula legeztatuta izan ez den eta duela hiru hamarkadatik hona langileekin klandestinitatean lan egiten duen alderdi iraultzaile bat desegitea.

SRIko kideen aurkako ebazpenei dagokienez, zer esanik ez. Urtetan bahituta izan dituzte euren kartzeletan, kriminalizatu dituzte, jazarpena, isunak, gerra zikina, mehatxuak eta ekitaldiak galaraziz publikoki lan egitea debekatu digute. Eta ondoren, froga faltagatik hiru kide absolbitu egin dituzte, eta beste bat kartzelatu behar izan dute (11 urte errepresioaren aurka lan egiteagatik!!,) euren errepresioa nola edo ahala justifikatu nahian. Parisko gertakariak Gauza bera gertatu zen 2005ean erakunde berberetako 9 militanteen aurka Parisen egindako epaiketa-fartsan. Atxiloketak, kartzela eta epaiketak une berean izatea lortu zuten, berez faltsua den eta demostratu ezin den zerbait erakustarazteko: DENA DA GRAPO.

GRAPO-PCE(r)-SRI-AFAPP-CBA-ALA..., hori dena PCE(r)ren aurka borrokatzeko asmakizuna da, komunismo borrokatzailea eta iraultzailea kriminalizatzeko asmoz. Eduki politiko eta errepresibo argia duen ebazpen hau askatasun kolektiboen aurkako eraso garbia da, bai eta abisu bat ere: Estatuaren aurka borrokatu nahi duenak kartzelan bukatuko du. Guztien aurka doaz, komunistak, antifaxistak, solidarioak, anarkistak edo abertzaleak izan; eta mende bateko espetxe zigor honek argi eta garbi erakusten du hori. Zurich-eko atentatuak Hori guztia gutxi balitz, PCE(r)ko militanteak atxilotu eta torturatzeagatik- tartean Arantza Diaz euskal herritarra- ekainaren 4an Suitzan Perspectiva Revolucionaria taldeak egindako atentatuen aurrean, prentsak, ezjakintasuna erabiliz eta kriminalizatzeko asmo txarrarekin, esan du atentatuok komunikatuaren arabera, PCE(r)ko militanteek burutu zituztela. Alemanez, frantzesez eta italiarrez ateratako agiriak, ordea, ekintzen egilea nor den argi eta garbi zehazten du. Alabaina, PCE(r) 24 ordu lehenago deseginda zegoenez, nazioarteko ekintza armatuaren inguruko informazioa manipulatzea nahiago izan zuten. Bakeaz eta elkarrizketaz horrenbeste hitz egiten den garai hauetan, gisa honetako ebazpenek argi uzten dute eurek kriminalizazioa eta jazarpena erabiltzen jarraitzen dutela. Horregatik, zigortutakoei elkartasuna adierazteko dei egiten dugu, eta errepresioaren kontra jarduten duten erakundeak Estatu terrorismoa salatu eta herri konkisten alde borrokatzen jarraitzeko deitzen ditugu. Orain SRI eta PCE(r)rekin gertatu da. Hilabete batzuetan 18/98 auziko epaiarekin gauza bera gertatuko da.

SRI Euskal Herria, Galiza, Katalunia, Andaluzia, Madril, Aragón, Burgos, Frantzia eta Itali
Gara, 31 de julio