ZAZPI MILITANTE KOMUNISTA ATXILOTUTA PARISEN

Joan den azaroaren 9an, Frantzia eta Espainiako poliziek eginiko operazio handi baten ondorioz, zazpi militante komunista atxilotuak izan ziren Parisen.

Barne-ministerioak eta haren menpeko prentsak lehenbiziko momentutik esan zuten gizon-emakume hauek GRAPOko kideak zirela, erakundearen zuzendaritzakoak zehazki, eta mota pilo bateko ekintza armatu egin izana leporatu zieten. Errealitatea, berriz, bestelakoa da, eta hala onartu behar izan dute azkenean, atxilotuetako bi bakarrik akusatu baitituzte gerrilla-erakundeko partaide izateagatik. Argi dago azpijoko honen bitartez saiatu direla alderdi komunista baten eta erakunde antifaxista baten jarduera armatua nahasten eta, beraz, iritzi publikoaren aurrean bi erakundeak bat bakarra direla esaten. Modu honetan, estatu faxistari oldartzen zaion edozein borroka mota kriminalizatu gura dute eta euren itxura "demokratikoari" eutsi.

Sistemaren krisi poliko sakonak eta jendearen aurrean hartzen dabiltzan ospe txarrak gobernatzen jarraitzeko alternatibarik gabe utzi dituzte eta beti izan diren bezalaxe hasi dira azaltzen: faxista hutsak. Jadanik ezin gaituzte engainatu! Erregimena lehengoetara itzultzen ari da! Haien xede nagusia da abangoardia-erakundeen sistemaren kontrako borroka eta salaketak ekiditea eta haien suspertze politiko, militar eta organikoa eragoztea.

Oraingoan militante komunisten txanda izan da, lehenago HBko mahai nazionala, EGIN egunkariaren itxiera, EKINeko erkideen kartzelaratzeak... Eta bihar izan daiteke bere ideiak defendatu edo gizarte zuzenago baten alde borroka egiten duen edonor.

GELDIARAZI BEHAR DITUGU!
ATXILOTUAK ASKATU!
EUTSI FAXISMOAREN AURKA!

Euskal Herriko Erakundea